Langileen eta prestakuntzaren beharra

Jarduera-arlo garrantzitsuenetako bat -hartan jartzen ditugu gure baliabide gehienak- giza baliabideena da eta izan da historikoki, eta bereziki langileen bilaketa eta hautaketa, bai eta langileen prestakuntza ere.

Prestakuntza-beharrak lantzeko, hainbat ikastaro eta prestakuntza-plan eskaini ditugu enpresekin lankidetzan, eta baita lanbide heziketako eskolaren proiektuaren bidez ere lantzen ditugu behar horiek.  

Ikerketa ugari egin ditugu, eta aldian-aldian saiatzen gara enpleguaren egoera eta kontratazio-aurreikuspenak ezagutzen. Era berean, enplegu faltaren arazoa konpontzeko balizko irtenbideak aztertzen eta analizatzen ditugu.  Azken ikerketa 2023ko bigarren seihilekoan egin genuen.

Sakanako industriaren egoera eta aukerak langile faltaren erronkaren aurrean

Azterlanaren emaitzak eta jarduteko proposamenak

  • 13 enpresak parte hartu dute azterlanean.
  • 814 pertsonak egingo dute hurrengo bi urteetarako beharren kalkulua.
  • Langileak, soldatzaileak, pintoreak, argiketariak, etab. gehien eskatzen diren lanpostuak dira.
  • % 80k lanbide-heziketako ikasketak eginak eduki beharko dituzte.
  • % 90 gizonek zein emakumeek bete ditzakete.

Sakanako enpresek zailtasun handiak izango dituzte eskaera horri erantzuteko. Izan ere, lan merkatuak oso egoera zaila du: Sakanako langabezia maila minimoetan dago eta teknikari kualifikatu gutxi dago. 

Etxebizitza eta garraioa dira zuzenean edo zeharka enpresei gehien eragiten dieten arazo eta premia nagusiak.

Langileak erakartzea eta bertan mantentzea errazte aldera, funtsezkoa da Sakanak etxebizitza eskaintza nahikoa izatea prezio merkean, alokairuan batez ere, eta garraio publikoaren eskaintza hobetzea langileen mugikortasuna errazteko.

Behar horiei erantzun estrategikoa emateko, ezinbestekoa da udalek, Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin koordinatzea eta lan egitea. Beharrezkoa da, beraz, SAKANAKO ETXEBIZITZA PLANA eta SAKANAKO MUGIKORTASUN PLANA adostea.

AEStik zuzenean esku har dezakegun irtenbiderik egingarrienak dira, alde batetik, lanbide-heziketako eskola eta, bestetik, emakumeen enplegua.

Sakanako LHIIP funtsezko elementua da aurrean dugun erronkari aurre egiteko, eta horregatik emango diogu jarraipena LANBIDE HEZIKETAKO ESKOLAREN PROIEKTUARI. Gaur egun gutxi dira industrian lan egiten duten emakumeak, emakumeen langabezia-tasa gizonena halako bi da, eta gero eta kontzientziazio handiagoa dago enpresetan berdintasunaren alde. Hori dela eta, industrian emakume gehiago sartzea irtenbide bat izan daiteke langile faltari aurre egiteko. Horretarako interesgarria izango litzateke SAKANAKO EMAKUMEEN ENPLEGU PLAN bat sortzea.

Comparte la noticia:

Últimas noticias

¿Quieres formar parte de nuestra asociación?

Te estamos esperando, entre todos y todas haremos de Sakana un entorno mejor.