2021ean, industriako berdintasun-estrategiari ekin genion, beharrak eta enpresek hala eskatzen baitzuten. Era berean, berdintasun-planak egin genituen, legearen aginduak betetze aldera.
Urte horretan egin genuen Sakanako enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosia.
Azterlan horretatik ondorioztatu genuen estrategia bat taldeka eta elkarlanean lantzeko aukera zegoela, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna enpleguan eta okupazioan eraginkorra izateko beharrezko baldintzak bete zitezen.
Hortik aurrera, 2022an, Sakanako Industrian Berdintasunerako Estrategia proiektua jarri genuen martxan.
Bi lantalde eratu ziren. Alde batetik, Berdintasunerako Kabinete Teknikoa. Honetan bost enpresak hartzen dute parte, eta haien jarduera enpresa eremuan kokatzen da. Azkenik, Industriako Berdintasunerako Mahaia. Horren barnean hainbat eragile eta erakunde daude, eta gizarte-eremuan lan egingo du bereziki.
Epe luzerako helburuak eta jarduera-planak zehaztu ondoren, urte horretan berdintasunaren aldeko informazioa, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa landu genituen.
Kontsulten Aholkularitza eta Arreta Zerbitzuak 23 kontsulta erantzun zituen, 6 informazio-pilula bidali zituen berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzko informazio eta bideo laburrekin, Sakanako lau enpresaren berdintasuneko esperientzia arrakastatsuak identifikatu eta ezagutarazi zituen, Jazarpenaren aurkako Protokoloari buruzko prestakuntza-ikastaro bat eta Lanpostuen Balorazioari buruzko beste ikastaro bat egin zituen, eta, azkenik, Sakanako Industriako Berdintasunerako Foroa antolatu zuen.
Berdintasun-pilulak
- Berdintasun arloko betebeharrak eta zigorrak.
- Genero-ikuspegia txertatzea gure produktu eta zerbitzuetan (bideoa)
- Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa. Zuzeneko diskriminazioa. Zeharkako diskriminazioa. Sexu-jazarpena. Sexuagatiko jazarpena. Sexuan oinarritutako ordainsari-berdintasuna.
- Zure enpresan eman ditzakezun 12 urratsak laneko segurtasun eta osasunean genero-ikuspegia txertatzeko
- Berdintasunaren abantailak lan-harremanen alorrean.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lan-munduan sartzea errazteko eskuliburu interaktiboa
2023tik aurrera ezin izan diogu proiektu horri jarraipena eman, Nafarroako Gobernuak uko egin diolako lurralde-ekintzako planetatik finantzatzeari.
Hala ere, jarraitzen dugu pentsatzen berdintasuna oso garrantzitsua dela enpresentzat eta Sakanaren etorkizunerako, eta argi dugu elkarte gisa berdintasunarekin dugun konpromisoari eutsi behar diogula.
2025erako, Sakanako 2021-2027 Plan Estrategikoaren barruan, proiektu hau berreskuratzen saiatuko gara. Sakanako Emakumeen Enplegu Planean oinarritzen da plan hori, eta helburu hauek ditu: industrian emakumeen presentzia areagotzea, genero-arrakala murriztea eta enpresek beren langile-beharrak asetzen eta berdintasunaren arloan hobetzen laguntzea.


