AES Sakanako Enpresen elkartea | Asociación de Empresas de Sakana
Aldian-aldian administrazio publikoekin, Nafarroako Gobernuarekin, Mankomunitatearekin eta Sakanako udalekin biltzen gara eta harremanetan egoten gara beraiekin, batez ere Sakanako garapen sozioekonomikoa eta enpresa-hazkundea dinamizatzeko eta sustatzeko asmoz.
Helburua da politikak ezartzea eta neurriak inplementatzea industria sareari eusten laguntzeko, enpresa proiektu berriak erakartzeko eta Sakanako ingurunea hobetzeko, hala nola azpiegiturak, komunikazioak, eskolak, etxebizitza, zerbitzuak, etab.
Azken urteotan ekintza horiek Sakanako Plan Estrategikoaren eta Sakanako Garapen Agentziarekin (SGA) sinatutako Lankidetza Hitzarmenen barruan kokatu dira.
Sakanako 2021-2027 Plan Estrategikoaren azken eguneratzean parte-hartze aktiboagoa izan dugu, Behatoki Ekonomikoaren, Zuzendaritza Taldearen eta Industria Taldearen bitartez.
Industriaren arloko estrategia 5 ardatzetatik definitu da: pertsonak, enpresa-sarea, enpresak, berrikuntza, gizartearekiko erantzukizuna eta lurraldearekiko erantzukizuna. Eta garatu beharreko ekintzen helburua da honako hauek lortzea: eskulan kualifikatua, lanbide-heziketako eskola, etengabeko prestakuntza, berrikuntza, digitalizazioa, berdintasuna eta jasangarritasuna.
Sakanako Plan Estrategikoaren barruan eta Eskualdeko Aktibazio Planen laguntzekin hainbat proiektu garatu ahal izan ditugu, besteak beste, enplegua eta prestakuntza, langileen bilaketa eta hautaketa, STEM programen bidezko bokazio teknologikoak, enpresen arteko lankidetza berrikuntza proiektuetan, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna industrian, eta Sakana Lanbide Heziketako eskolaren hobekuntza eta sustapena.