AES Sakanako Enpresen elkartea | Asociación de Empresas de Sakana

AES

Garden-tasuna

AES ahalegintzen da bere jarduera, helburu eta estrategia guztien berri ematen bere enpresa elkartuei, eta, horretarako, aldian-aldian gai horiei guztiei buruzko jakinarazpenak bidaltzen dizkie. Horregatik, garrantzitsua da zuen helbide elektronikoak ematea, eta helbidea aldatuz gero, elkartearen oharrak eta adierazpenak zein helbidetan jaso nahi duzuen jakinaraztea.

Batzuetan, eta proiektu edo zerbitzu jakin batzuetarako, elkartekoak ez diren Sakanako enpresei ere informazioa helarazten diegu eta gure jardueretan parte hartzeko aukera ematen diegu. Era berean, garrantzitsua da zuen helbide elektronikoen berri ematea, informazioa emateko.

Estatutuak

Elkartearen estatutuak eguneratzea eta berridaztea. Estatutuak 2023ko irailean egindako Batzar Nagusi Berezian onartu ziren.

Kudeaketa-memoriak

Urtero, Zuzendaritza Batzordeak kudeaketa-memoria bat idatzi eta aurkezten dio Batzar Nagusiari, onar dezan. Memoria horretan, egindako jardueren eta aurreko ekitaldiko emaitza ekonomikoen berri ematen da, eta hurrengo ekitaldirako aurreikusitako aurrekontuak eta jarduera-plana aurkezten dira. Azken kudeaketa-memoria 2025eko maiatzeko batzarrean aurkeztu eta onartu zen.

Batzarrak

Batzar Nagusia urtero biltzen da, eta kontuen eta jarduteko planen berri emateaz gain, Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzea eta berritzea ditu bere eskumenen artean, elkartearen gobernu-organo gorena baita. Oraingo Batzar Nagusia 2025eko maiatzeko Batzarrean izendatutakoa da.

Zuzendaritza Batzordea

Zuzendaritza Batzordeak zuzentzen eta administratzen du elkartea, eta gutxienez hiru hilean behin biltzen da. Bilera horien aktak egiten dira, eta enpresa elkartuen eskura jartzen dira, eskatuz gero edozein unetan gainbegiratzeko eta kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Kudeaketa ekonomikoa


Era berean, eta ahalik eta gardentasun eta argitasun handiena eskaintzeko asmoz, enpresa elkartuek eskura dituzte balantzeak, kontuak eta kontsultatzeko eskatzen dituzten kontabilitate-, ekonomia- eta finantza-dokumentuak.