Enpresen arteko lankidetza-mahaiak

Sakanako industria-ekosistema indartzeko

AESek Enpresen arteko lankidetza-mahaiak jarri ditu abian: gune egonkor bat, Sakanako enpresek erronka komunak partekatu, benetako esperientziak trukatu eta ondorioak ekintza zehatz bihur ditzaten.

Proiektua 2027an abiatuko da, bi mahairekin: Zuzendaritza Mahaia, gerentziarentzat, eta Giza Baliabideen Mahaia, pertsonen kudeaketaren arduradunentzat. Mahai bakoitza bi hilean behin elkartuko da gutxi gorabehera, eta bilera bakoitzean gai bat landuko du, enpresek berek aukeratua.

Ekimena Sakanako Industriarako Ekintza Planaren 1. ardatzaren barruan kokatzen da; ardatz horren helburua enpresa-ehuna eta balio-kateak indartzea da.

Comparte la noticia:

Últimas noticias

¿Quieres formar parte de nuestra asociación?

Te estamos esperando, entre todos y todas haremos de Sakana un entorno mejor.