Hondakinen kudeaketa

2024. urtearen hasieran, hainbat enpresaren kexak eta gorabeherak jaso genituen Sakanako Mankomunitateak egindako hondakinen kudeaketaren inguruan. Arazo gehienak hondar-frakzioan (errefusa) industria-hondakinak gehitzean sortzen dira, azken urteotan hazi egin baita horien kopurua, eta astero gorabeherak eragiten ditu azken kudeatzailearekin.

Industria-hondakinen kudeaketaren egungo egoera eta arazoak

2024. urtearen hasieran hainbat enpresak Sakanako Mankomunitatearen hondakinen kudeaketarekin izandako kexa eta arazoen berri jaso genituen. Izan ere, hainbat gorabehera sortzen dira astero azken kudeatzailearekin, urte hauetan gora egin baitu industria-hondakinen kopuruak gainerakoen frakzioan (errefusa).  Mankomunitateak nahitaez hartu behar ditu bere gain etxeko hondakinekin parekatu daitezkeen hondakinak, baina ezin du horrelakorik egin industria-hondakinekin.

Mankomunitateak aldaketa hori 2023ko ekainean jakinarazi bazuen ere, dirudienez enpresentzat ez da erraza izan arau berrira egokitzea eta zailtasunak izan dituzte industria-hondakinak kudeatzeko orduan.  Kasu askotan, zalantzak sortzen dira hondakinak katalogatzeko orduan eta industria-hondakinak nork kudeatu ditzakeen jakiteko.

AES, Mankomunitatea eta Sakanako Garapen Agentzia bildu ginen egoera aztertu eta enpresei zailtasun horien aurrean nola lagun geniezaiekeen zehazteko, eta horren ondoren, enpresei honako gai hauen berri eman genien:

  • Mankomunitateak, orain arte egin duen bezala, laguntza eta aholkularitza eskainiko die hala eskatzen duten enpresei, eta, beharrezkoa bada,  instalazioak bisitatuko ditugu.  Behar duten enpresek laguntza hori eska dezakete. Horretarako, mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dira 948 464 867 telefonora deituz edo info@sakana-mank.eus helbidera mezu bat bidaliz.
  • Enpresekin taldekako eta aurrez aurreko bilera bat egiteko aukera, informazio zehatzagoa emateko.
  • Hainbat enpresak galdetu dute ea aukera ote dagoen etxeko hondakinak biltzeko zerbitzua ez erabiltzeko. Legez, Mankomunitateak zerbitzu hori ematera behartuta dago, eta beraz, nahitaez kobratu behar du zerbitzua erabiltzeko aukera emateak eragiten duen kostuagatik, nahiz eta enpresek erabili ez.
  • Sakanan industria-hondakinei buruzko ikerketa bat egiteko laguntzaren bat lortzen saiatzea, eta enpresen egungo kudeaketa hobetzeko zerbitzu bateratu edo mankomunatu baten aukera aztertzea.

Industria-hondakinen kudeaketari buruzko bilera informatiboa

2024ko maiatzaren 8an bilera bat egin zen Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan, informazio zehatzagoa emateko, zalantzak argitzeko eta enpresek plantea ditzaketen kexak, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko. Bilerara 40 enpresa inguru bertaratu ziren.

Bileran aztertutako gaiak:

  • Sakanako Mankomunitatearen industrietan eta eskumenetan sortutako hondakinen arau-testuingurua.
  • Bilketa-zerbitzuaren bilakaera industrialdeetan, 2012-2023.
  • UtzubarEKOguneko hondakin industrialak biltzeko eta hondakin ez-arriskutsuak zabortegian botatzeko zerbitzua.
  • Gorabeherak, komunikazioak eta Sakanako Mankomunitateko aholkularitza zerbitzua.
  • Hurrengo urratsak.
  • Galde-eskeak.

Galdeketaren emaitzak: Industrialdeetan sortutako hondakinak

Adostutako urrats eta ekintzei jarraituz, enpresei hainbat inkesta egin zaizkie industria-hondakinen egungo egoerari buruz galdetzeko.

Comparte la noticia:

Últimas noticias

¿Quieres formar parte de nuestra asociación?

Te estamos esperando, entre todos y todas haremos de Sakana un entorno mejor.