AES Sakanako Enpresen elkartea | Asociación de Empresas de Sakana
Kokapen pribilegiatua du, Gasteiz, Donostia eta Iruñetik gertu baitago, 50 km ingurura.
Gainera, Sakana oso leku interesgarria da enpresentzat logistikaren eta estrategiaren ikuspuntutik, oso ondo komunikatuta baitago errepidez eta trenbidez.
pertsona
enpresa
Herri gehienek industrialdeak dituzte eta enpresak eskualde osoan daude banatuta.
Sakanako enpresa-sarea 140 enpresak eta 4.000 langilek osatzen dute, eta jarduera siderometalurgikoa da garrantzitsuena, eta horren atzetik datoz nekazaritzako elikagaien eta zerbitzuen sektoreak.
Historikoki, Sakana industria gunea izan da, eta metalurgiaren sektorea nagusi izan da besteen gainetik: metalezko produktuen fabrikazioa eta tratamendua, galdaketa, estrusioa, mozketa, automozioa, eolikoa, etab.
Azken urteotan nabarmen hazi da nekazaritzako elikagaien sektorea: gaztagintza, irinak, pentsuak, zelulosa-bilgarriak, etab.
Bere izaera teknologiko eta berritzaileagatik, bereziki nabarmentzen da industriarako zerbitzuen sektorea: automatismoak, robotika, makineriaren fabrikazioa, elektrizitatea, mantentze-lanak, etab.
Sakanako industria mapa honako sektore hauek osatzen dute: zurgintzak, eraikuntzek, zementugintzak eta industria kimikoak.